|
BIRDING NAVARRA: Nafarroan hegaztiak behatu
Nafarroan, egoera geografikoa eta askotariko erliebeak direla-eta, habitat natural ugari daude. Horrek eragiten du Nafarroako natura aberats eta anitz izatea, eta hegaztiak dibertsitate horren isla dira.
Iberiar Penintsulatik hegazti habiagile eta migratzaile gehien dituen zonetako bat da Nafarroa. Nafarroan, beraz, hegaztiak behatzeko leku paregabeak daude.
Ornitologia zaleek -eta gainerako pertsonek-, hegaztiak behatzeko azpiegitura egokia aurkituko dute, Nafarroako Gobernuak "Birding Navarra" turismo ornitologikoa sustatzeko taldea sortu baitu.
Casa Enara Birding Navarra taldearen barruan dagoen ostatua da.
Birding Navarra taldearen webgune ofizialean, kontuen hauei buruzko informazio eguneratua aurkituko duzue.
- Hegaztien azken behaketak (egunero eguneratzen da)
- Hegaztien gaineko informazio puntuak (informazio bulegoak)
- Eskualde
biogeografikoak
- Habitatak
- Espezieen
gida
- Hegaztiak
behatzeko gomendatzen diren leku eta paseoak
- Informazio
praktikoa (Hegaztiei behatzeko jarraibideak, erroldak eta
ikerketak, erreportajeak, ohiko galderak, estekak,...) |
Arrano Txikia
Txori zezen arrunta
|