| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin
hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:
|
|
CASA ENARA ETXEA
Etxe eder hau Santsomain landerri txikian dago (Nafarroan), zereal-soroez eta arte-basoz inguraturik, naturaren bihotz-bihotzean.
6 + 2 lagunentzako etxebizitza da eta 2006. urtean goitik behera eraberritu genuen. Horregatik, eroso egoteko behar duzun guztia aurkituko duzu bertan.
Etxea landa-inguruneko ohiko altzariez horniturik dago eta 100 metro koadro ditu. Lurraren mailan dago eraikita eta, horregatik, erosoa nahiz aproposa da edadeko pertsonentzat nahiz haurrentzat.
Oso argitsua da.
Bertatik landa ingurune aparta ikus daiteke. 107 m2ko terraza eta 700 m2ko lorategia du, belardia, loreak, zuhaitzak, barbakoa, altzariak eta guzti.
Egonaldi atsegina igarotzeko behar duzun guztia aurkituko duzu bertan.
Nafarroako artisau produktuak nahiz produktu ekologikoak ditugu salgai.
Casa Enara leku pribilegiatuan dago, Erriberaren eta Pirinioen artean, hain zuzen. Horregatik, autoa hartuta Nafarroan diren muturreko inguruneak ikus ditzakezu berehalako batean.
|
|
|
|
|
|
Etxean berogailu zentrala dago eta gela guztietan kalera begira dauden leihoak daude. Bertan, landa ingurune paregabea ikusi, atseden hartu eta naturaz gozatu ahal izango duzu.
Egongela-jangelan (20 m2) hauek aurkituko dituzu: tximinia, sofa-ohea, telebista, DVDa, irrati-CDa, mahai-jolasak, haurrentzako jostailuak, irakurtzeko txokoa eta turismoari nahiz kulturari buruzko informazioa, Nafarroa ezagutu eta goza dezazun. |
Etxeko sukalde (10 m2) ederrean hauek dira: despentsa, mikrouhin-labea, bitrozeramika, ontzi-garbigailua, eta garbigailua.
Etxean jatekorik ez dadin falta, sukaldeko altzari batean Nafarroako elikagai ekologikoak eta ohiko produktuak aurkitzen dira. Bezeroek horiek guztiak eros ditzakete.
2 komun eta bi lagunentzako 3 logela ditu (11'4 m2) (2 gelatan bina ohe daude, bat lagun bakoitzarentzat; eta beste logelan bi lagunentzako ohe handi bat dago. Sehaska jartzeko aukera dago). |
|
|
|
Casa Enarako giro garden eta atsegina zaintze aldera, galarazita dago etxe-barruan animaliak sartzea eta erretzea.
Bestetik, tresna hauek dituzue Casa Enaran zuen erosotasunerako
:
- irrati-cda
- garbigailua eta arropa garbitzeko xaboia
- plantxa
- toallak eta ohea janzteko arropa
- bi haize-zabaltzailedun ile-lehorgailua
- eskuetarako xaboia
- komuneko papera
- sukaldean behar dituzun tresna guztiak gehi:
- hozkailua, ontzi-garbigailua,
bitrozeramika, labea, mikrouhin-labea, filtrodun kafe-makina
elektrikoa, txigorgailua, irabiagailua
- parrilla eta barbakoa
- gatza eta azukrea
- ontziak garbitzeko xaboia eta mostratxa
- eskutrapuak eta amantala
Euskaraz hitz egiten dugu.
Hablamos castellano.
Parlem català.
English spoken.

|
|
|