Casa Enara - Sansomain (Navarra)
Webaren mapa català | deutsch | english |español | français |
Hasiera
 
HASIERA

CASA ENARA ETXEA
Nor Gara
Prezioak, erreserbak eta data libreak
Arauak
Ekoturismoa

SANTSOMAIN, herria
Nola heldu

BALDORBA-ORBAIBAR, ibarra

NAFARROA

KULTUR EKINTZAK

NATUR EKINTZAK

BIRDING




Orbaibarrako Garapenerako Elkartea

Nafarroako Gobernua - Turismoa

Birding Navarra

Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:

AccióNatura

Societat Espanyola d'Ornitologia

Intermon Oxfam


KULTUR EKINTZAK

Casa Enaratik minutu gutxira, jarduera hauek gauzatu ditzakegu::
Arte erromaniko landatarra ikusteko ibilbideak
Kultur ibilbideak
Parke eolikoetarako bisitak
Gastronomia eta Ardo-ibilbidea
Jaiak eta feriak


Arte erromaniko landatarra ikusteko ibilbideak

Valdorba-Orbaibarko herrien Erdi Aroko xarma ezagutzeko modurik onena haraneko elizak eta baselizak bisitatzea da.
Azken horiek, Nafarroako arte erromaniko landatarraren harri bitxiak dira.

Erromanikoa ezagutzeko 3 ibilbide daude Orbaibarren:

1) Untzue, Orizin, Oloritz, Arrazubi, Etxano, Bariain, Soltxaga, Eristain, Mendibil eta Lepuzain.

2) Garinoain, Katalain, Orisoain, Artariain, Amunarrizketa, Iratxeta, Iriberri, Leotz eta Uzkita.

3) Amatriain, Bezkitz, Benegorri, Santsomain, Puiu, Santsoain, Makirriain eta Oleta .

Argibide gehiagorako...
Románico en Navarra: Sansomain
Románico en Navarra: Recorridos
Baldorba-Orbaibar: Arte Erromaniko Landatarra

Gora


Etxanoko San Pedro Eliza (Egilea: Joana Melo)
Etxanoko San Pedro Eliza

Erriberriko Jauregi Berria Erriberriko Jauregi Berria

Artaxoako Harresia
Artaxoako Harresia


Kultur ibilbideak

Valdorba-Orbaibarko herri ederrak harriz egindako etxeez osaturik daude.
Orbaibarko herriek gordetzen dituzte, besteak beste, eliza erromanikoak, leinu argiko familien oinetxeak, harrizko gurutzeak, hilarriak, eta Iratxetako garaia.

Casa Enaratik gertu, interes turistiko eta kultural handiko bi udalerri kokatzen dira:

- Iruņa: Nafarroako hiriburua. Alde-zaharra du: Gazteluko plaza, Katedrala, Sanfermin jaiak, Arga ibaia, berdegune zabalak...

- Olite-Erriberri: Garrantzi handiko eraikinak aurkitzen dira bertan: Errege Jauregia, Jauregi Berria, eta Santa Maria nahiz San Pedro elizak. Horrez gain, kaleek Erdi Aroko egitura zaintzen dute oraindik orain. Erriberriko karriketan etxe eta jauregi errenazentistek nahiz barrokoek zutik diraute. Herrian, halaber, Ardoaren Museoa dago.

- Artaxona: harresi ikaragarria eta San Saturnino eliza-gotorlekua.

- Uxue: Santa Mariako eliza-gotorlekura arte igotzen diren kale estu eta harriztatuak.

- San Martin Unx: Erdi Aroko herrigunea eta San Martin de Tours eliza. Azken horren azpian kripta erromaniko itzela dago.

- Tafalla: eskualdeko zerbitzuburua. Santa Maria eta San Pedro elizak daude bertan, baita Mencos Etxea ere,...

Gora


Parke eolikoetara bisitak

Orbaibarren badira zenbait parke eoliko.
Autoa hartuta haize-errota erraldoiak ikustera joan zaitezkete.

Gerinda parke eolikotik (Orbaibar) eder asko ikusten dira Nafarroako Erdialdea, Erribera eta Pirinioak.

Gerindan, halaber, antzina irina egiteko erabiltzen zen haize-errota zaharra berreraiki dute .

Gora


Gerinda mendiko irin-errota (Egilea: Kike Pamias)
Gerinda mendiko irin-errota

Ezko kolorebikoz eta baratxuri freskoz betetako kaneloiak (Iturria: Micovaldorba)
Ezko kolorebikoz eta sasoiko baratxuriz betetako kaneloiak (Iturria: Micovaldorba)


Gastronomia eta Ardo-ibilbidea

Nafarroako gastronomia eskuarki ezagun da. Nafarroako sukaldaritza ezagutu nahi duten bisitariak jatetxe on batera edo pintxoak jatera joan daitezke; bertan dastatzeke izango baitituzte baratz onenetako produktuak, kalitate handiko haragia, Kantauri itsasoko arrainak, ardoak, sagardoa, patxarana, mamia, gaztak,...

Aipatutako elikagaietako askok produktuen kalitate gorena egiaztatzen duen Nafarroako jatorri-deitura dute.

Nafar ardandegiek ardo dastatzeak eskaintzen dituzte, eta Nafarroa Erdialdeko ardoak ezagutzeko ibilbidea inauguratu da.

Argibide gehiagorako... Nafarroako Ardo-ibilbidea

Gora


Jaiak eta feriak

Nafarroa jairik jai ezagut dezakezu ere. Hona hemen Casa Enaratik gertuen dituzunak:

Orbaibarren:

- Nafarroako Boilur azoka (abenduaren erdi aldean)
- Valdorba-Orbaibarko herrietako jaiak
- San Pedro jaia Santsomainen (ekainak 29 eta egun horretatik gertuen den asteburua)
- Gastronomia eta Artisautza azoka Katalainen (Irailaren erdialdera)

Iruñean: Sanfermin jaiak, uztailaren 6tik 14ra.
Olite-Erriberrin: Antzerki Klasiko Jaialdia, Erdi Aroko Azoka eta Mahats-bilketaren Jaia.
Tafallan: abere feriak eta inauteriak.
Artaxoan: laia-lasterketak eta Erdi Aroko azoka.
Uxuen: Erromesaldia eta Artzain-apurren Eguna.


Gora


Herriko dantzak
Herriko dantzak

CASA ENARA ETXEA
San Pedro Kalea, 1, 31395 Santsomain - NAFARROA -
www.casaenara.com - info@casaenara.com
Tel. 646 28 47 41