Casa Enara - Sansomain (Navarra)
Webaren mapa català | deutsch | english |español | français |
Hasiera
 
HASIERA

CASA ENARA ETXEA
Nor Gara
Prezioak, erreserbak eta data libreak
Arauak
Ekoturismoa

SANTSOMAIN, herria
Nola heldu

BALDORBA-ORBAIBAR, ibarra

NAFARROA

KULTUR EKINTZAK

NATUR EKINTZAK

BIRDING




Orbaibarrako Garapenerako Elkartea

Nafarroako Gobernua - Turismoa

Birding Navarra

Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:

AccióNatura

Societat Espanyola d'Ornitologia

Intermon Oxfam


Casa Enara Santsomain landa-herrian dago, Orbaibarren, Nafarroa Erdialdean, Iruņetik (28 km) eta Erriberritik gertu (16 km).

Etxea oso argitsua eta erosoa da, eta nahiz eta landa betean egon, errepide bidez ondo hel gaitezke bertara.

2006an erabat berriturik, egonaldi atsegina igarotzeko ezaugarri guztiak ditu eta atseden hartzeko nahiz naturara gerturatzeko leku ezin hobea da.

Argibide eta argazki gehiago

Casa Enara


Casa Enara
Lur-arrasean eraikita egonik, etxea guztiz aproposa da edadeko pertsonentzat eta haurrentzat. Etxearen inguruan lorategia dago hesiz itxia.

Casa Enara
osorik alokatzen da. 6 lagunentzat du tokia eta 2 lagunentzako beste ohe bat gehi daiteke.


Casa Enara

Lorategian barbakoa eta altzariak daude, eta bertatik inguruko landa ederrak ikusten dira.

Tel. 646 28 47 41
info@casaenara.com


20% deskontua zure egonaldian!* BONUAK AGORTU DIRA

Navarra te recibe gratis kanpainari esker, kanpainari atxikitako ostaturen batean gutxienez bi gau ematen dituzten bisitariek deskontuak eskura ditzakete ostatuetan, jatetxeetan, bisitetan eta turistentzako jardueretan.

Kanpaina erakargarri honi esker, bisitariek dirua aurrez dezakete Nafarroan dauden bitartean, % 20ko deskontua (gehienez ere, pertsona bakoitzeko 13 eurokoa) eskura bait dezakete ostatuetan, eta 6 euroko hiru deskontu (guztira, pertsona bakoitzeko 18 euroko deskontua) jatetxeetan eta jarduera ugaritan. Argibide gehiago: Navarra te recibe gratis.

*2011ko abenduaren 31n amaituko da kanpaina, edo Nafarroako Gobernuak zuzkitutako aurrekontua agortzen denean.


Zatoz

Herrian, Santsomainen, ondoko hauek dituzu: futbol zelaia, oilategia, ahuntz- eta ardi-korta, baratze ekologikoa, fruta-arbolak, larreak, eta labore-soro landuak.

Horrez gain, Casa Enaran erabilgarri izango dituzue hainbat mahai-joko, haurrentzako jostailu, liburutegi txiki bat eta turismo- nahiz kultur argibideak.


Gure ingurua zaintzen dugun

AccióNatura erakundeak ostatu ekoturistiko gomendatuaren ziurtagiria eman digu, turismo iraunkorra sustatzearen alde egiten dugun lanagatik eta Santsomaingo biodibertsitatea aktiboki zaintzen eta leheneratzen laguntzeagatik.

Argibide gehiago


Birding Navarra: hegazti-behaketa Nafarroan

Ornitologia zaleentzako leku pribilegiatua izanik, hegaztiak behatzeko lekuak eta pasealekuak prestatu dira Nafarroako hainbat txokotan.

Casa Enara Casa Enarakook hegaztiak eta natura maite ditugu. Horregatik, turismo ornitologikoa sustatzeko Nafarroako Gobernuak egin duen Birding Navarra programaren barruan da gure ostatua.

Hegaztiei buruzko gidak eta behaketa lekuei nahiz ibilbide gomendatuei buruzko informazioa aurkituko duzue Casa Enaran. Era berean, ahal dugun guztia egingo dugu zuen oporraldia egoki planifikatzen laguntzeko eta hegaztiez nahiz naturaz goza dezazuen.

Argibide gehiago


Kultur ekintzak

- Arte erromaniko landatarra ikusteko ibilbideak
- Kultur ibilbideak
- Gastronomia eta Ardo-ibilbidea
- Jaiak eta feriak

Natur ekintzak

- Hegazti behaketa
- Donejakue Bidea
- Mendi-ibiliak, BTT txirrindua eta Natura Erreserbak
- Ibilbide mikologikoak
- Eskalada


Ostalariaren txokoa

Eman nahi al diguzue Casa Enarako egonaldiari buruzko zuen iritzia? Egin klik
Hemen

Opiniones facilitadas por para Casa Enara.


CASA ENARA ETXEA
San Pedro Kalea, 1, 31395 Santsomain - NAFARROA -
www.casaenara.com - info@casaenara.com
Tel. 646 28 47 41