| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin
hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:
|
|
Hegazti-behaketa
Nafarroa, hegazti habiagile eta migratzaile gehien dituen Penintsulako zonetako bat da.
Ornitologia zaleek, Orbaibar bisitatzeaz gain, badituzte gertu hainbat behatoki itzel, esate baterako: Pitillasko aintzira, Las Caņas aintzira, Arbaiungo arroila, Irunberriko arroila, Ibaņetako igarobidea, eta Etxalarko igarobidea.
Argibide gehiago: Birding Navarra

|

Miru beltza
|

Santsomaingo San Pedro Eliza
|
Donejakuerako bigarren mailako bideak
Valdorba-Orbaibarko paisaiak ikus ditzakezu, baita ere, Donejakuerako antzinako bideetatik ibiliz.
Hona hemen ibilbideok:
1) Oleta, Artariain, Eristain, Lepuzain eta Garinoain.
2) Oleta, Amatriain, Muruzar gainaren hegoaldea, Benegorri,
Santsomain eta Garinoain.
Argibide gehiagorako...
Baldorba-Orbaibar: Donejakuerako bidea

|
Mendi-ibiliak eta Natur Erreserbak
Naturaz eta Orbaibarko lasaitasunaz gozatzeko modurik onena, zonaldeko bideetan eta mendietan barrena ibiltzea da.
San Pelay baselizara igo gaitezke edo Etxaguen dagoen ehun urteko haritza ikusi. Konde mendia nahiz Oletako mendia Natur Erreserbak bertatik bertara ezagut ditzakegu.

|

Konde Mendiko Natur Erreserba
|

Iratxetako mendia
|
Ibilbide Mikologikoak
Badira Orbaibarren 7 ibilbide mikologiko seinaleztatu: Garinoain, Barasoain, Orisoain-Amatriain, Iratxeta, Untzue, Etxague eta Puiun.
Ibilbide horietan barrena, zizarik gozoenak biltzeaz gain, ibarreko naturaz gozatu ahal izango duzu.
Argibide gehiagorako...
Paseos
seteros por la Valdorba

|
Eskalada
Alaitz mendian, Casa Enaratik 15 bat kilometrotara, Peņarteko (Artederreta) eskalada-eremua dago.
Arroila txikia da, harri gogorrez osatua eta zailtasun gutxiko ibilbideak ditu.
Eskaladan hasteko leku paregabea, zalantzarik gabe.
Bide gehienak (III eta 7a mailen artekoak) seguru eta eroso eskalatzeko prest daude.
Argibide gehiagorako...
Escuelas
de Escalada: Navarra

|

Alaitz Mendia
|
|
|