| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin
hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:
|
|
NAFARROA
Nafarroak hamaika aukera eskaintzen dizkigu:
Naturan murgildu eta urtaro bakoitzak sortzen dituen kolore magikoekin goza dezakegu...
Muturreko paisaiatan barna ibil gaitezke: mendi alpinoak, Pirinio berde eta leuna, landa, Bardeetako basamortua...
Herri eta ibarren lasaitasunaz goza dezakegu, ala Sanfermin jaietara joan...
Gaztelu, jauregi eta elizek gordetzen duten historia usnatu...
Bertako kultura eta tradizioak ezagutu, gastronomia dastatu...
Casa Enaratik abiatuta 100 km baino gutxiagoko ateraldiak eginez, Nafarroa osoa ikus dezakezu.
Casa Enara Etxea kokapen pribilegiatuan dagoenez, autoa hartu eta Nafarroako bazter guztietara hurbil zaitezke berehalako batean:
|
Nafarroa aldeko Pirinioak, Irati Oihana
|

Iruñeko Gazteluko Plaza (Iturria: Iruñeko Udala)
|
Iruña
Hiriburuak kultura eskaintzarik handiena du, Sanferminak kasu.
Monumentu arkitektoniko ugari ditu, berdegune zabalak eta alde-zahar ederra.
 |
Pirinioak
Nafarroako mendietan naturaz gozatzeko bazter zoragarriak daude:
Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa (Irati Oihaneko pagadia), Baztan-Bidasoa haranak -beti berde-, eta Aralar, Urbasa eta Andia mendiak.

|

Urbasa: Urederra Ibaia
|

Eunateko Santa Maria
|
Erdialdea
Nafarroako Erresuma Zaharrean paisaia leunak, klima ona eta Donejakuerako bidea aurki ditzakegu.
Besteak beste, Zangoza, Erriberri, Tafalla, Artaxoa eta Lizarra udalerriak hartzen ditu barne eremu horrek.
Nafarroako erdialdearen bihotz-bihotzean Valdorba-Orbaibar dago, ezagutu beharreko bazterra.
.

|
Erribera
Nafarroaren hegoaldean, baratz lautadek barazki bikainak ematen dituzte. Koska hartan Errege Bardeen Parke Naturala dago, penintsulan bakarra eta Biosferaren Erreserba izendatua.
Erriberan, halaber, Pitillasko aintzira dago, baita Oliba monasterioa eta Tutera udalerria ere.
Azken horretan katedrala eta jauregi barroko nahiz errenazentistak daude.

|

Errege Bardeetako basamortua
|
|
|