Casa Enara - Sansomain (Navarra)
Webaren mapa català | deutsch | english | español | français |
Página de inicio
 
HASIERA

a
CASA ENARA ETXEA
Nor Gara
Prezioak, erreserbak
eta data libreak
Arauak
Ekoturismoa
Birding Nafarroan

SANTSOMAIN, herria
Nola heldu

VALDORBA-ORBAIBAR, ibarra

NAFARROA

KULTUR EKINTZAK

NATUR EKINTZAK






Asociación para el Desarrollo de la Valdorba - Orbaibarrako Garapenerako Elkartea

Gobierno de Navarra - Turismo

Birding Navarra


ARAUAK ETA ARGIBIDE INTERESGARRIAK

Inprimatzeko bertsioa


Jakin ezazue...

- Egonaldi guztiz atsegina opa dizuegula. Natura minean kokaturik dagoen kalitatezko landetxe polit, garbi eta erosoa eskaintzeko konpromisoa hartua dugula.

- Casa Enara atalean etxearen ezaugarriak, ekipamenduak eta argazkiak ikus ditzakezue.

- Casa Enararena ez den beste webgune honetan gure bezeroen iritzia ezagut dezakezue.

- Casa Enara ostatu turistikoa Nafarroako Gobernuan ofizialki erregistraturik dago UAT00061 kodearekin. Hortaz, Nafarroako Gobernuaren baldintza eta betekizun guztiak betetzen ditu.

- Casa Enaran behar duzuen guztia aurkituko duzue. Irriñoa ekarri behar duzue, ez besterik.

- Gastu guztiak egonaldiaren prezioaren barruan dira. Egurra eta sehaska doakoak dira. Sehaska aldez aurretik eskatu beharra dago.

- Nafarroako artisau-produktuak nahiz produktu ekologikoak ditugu salgai.

- Etxean, Nafarroari buruzko informazio naturalistiko, turistiko eta kulturala izango duzue eskura. Horrez gain, atsegin handiz emango dizkizuegu Nafarroan barrena txangoak eta bisitak egiteko argibideak.

- Santsomainen (herrian) ez dago ez zerbitzurik ez dendarik, natura eta lasaitasuna besterik ez da. Santsomaindik 3 kilometrotara, Garinoainen eta Barasoain herriak aurkitzen dira. Bertan, dendak, jatetxeak, botika, osasun-etxea, gasolindegia eta igerilekua dituzue. 8 Km-tara, aldiz, Tafalla dago, zerbitzu guztiak dituen hiri txikia.

- Casa Enarak araudi honi jarraitzen dio:

- Decreto Foral 230/2011, de 26 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de Ordenación de los Apartamentos Turísticos en la Comunidad Foral de Navarra.


ERRESERBA EDOTA EGONALDIA ORDAINTZEAK ARAU HAUEK ONARTZEA DAKAR:


- Casa Enara osorik alokatzen da. 6 + 2 lagunentzako lekua du (ohe bat logela batean, eta sofa-ohe bat egongelan) + sehaska bat.

- Etxearen ezaugarriak kontuan harturik, 6 heldu eta 2 haur edo 4 heldu eta 4 haurrentzako alokatzea gomendatzen dugu.

- Erreserba egitean, zenbateko osoaren %40 aurretiaz ordaindu beharra dago (Decreto Foral 230/2011). Gainerakoa, esku-dirutan ordaindu beharko duzue etxera heltzean, betiere, etxearen egoera zuzena dela egiaztatu ondoren.

- Egonaldia ordaintzean eskubidea duzue etxea nahiz haren ingurunea egoki nahiz maitekiro erabiltzeko, araudia betez.

- Casa Enarako giro garbia eta atsegina zaintze aldera, etxe-barruan ezin da erre ezta animaliarik eduki ere.

- Casa Enaran zaudeten bitartean, zuok, bezerook, arduratu behar zarete etxea garbitzeaz. Bezeroek etxebizitza utzi behar dute hartu zuteneko garbitasun-, funtzionamendu- eta erabilera- baldintza berberetan.

- Logeletan ezin da jan.

- Ingurumena zaintze aldera, ura, elektrizitatea eta berogailua zentzuz erabiltzea eskatzen dizuegu.

- Herrian dagoen igerilekua, Casa Enararen atzeko aldean kokaturik dagoena, pribatua da, eta ezin da erabili. Uretan must egin nahi baduzue, 3 eta 6 kilometrotara dituzue udal-igerilekuak.



SARRERA ETA IRTEEREN ORDUTEGIA

- Heltzen zareten egun berean beste bezero batzuek etxea utzi behar badute, ordutegi hau beteko dugu:
- Sarrera: 19:00etatik aurrera
- Irteera: 11:00etan beranduenez.
- Aitzitik, bezero bat joan eta beste bat ez badator, ez dugu arazorik izango ordutegiekin, eta zuekin adostu ditzakegu.


ERRESERBAK EZEZTATZEA

Decreto Foral 230/2011 en arabera:
- Egonaldiaren hasieraren 7 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago ezeztatze jakinarazten ba da, erreserbaren %50 atxikiko da.
- Egonaldiaren hasieraren 7 egun baino lehen ezeztaztea jakinarazten bada, erreserbaren diru kopuru osoa jabearen esku geratuko da.



ESKERRIK ASKO ARAUDIA IRAKURRI ETA ERRESPETATZEAGATIK

Azalpen horiek guztiak eman ondoren, ba ote duzue zalantzarik kolkoan? Hala bada, jo ezazue behean ageri diren helbide eta telefonoetara eta jar zaitezte gurekin harremanean, IRRIKAN BAIKAUDE ZUEK EZAGUTZEKO...!










CASA ENARA ETXEA
San Pedro kalea 1, 31395 Santsomain - NAFARROA -
www.casaenara.com - info@casaenara.com
Tel. 655 025 924 - 646 28 47 41 - 948 720 120