| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin
hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:
|
|
SANTSOMAIN, herria
Herria: 9 biztanle, Leotzeko Udala
Artadiz eta zereal soroz inguraturik dagoen landerri txiki
hau leku garai batean dago. Bista zoragarriak eta iluntze
ederrak ikus daitezke bertan.
Santsomainen Baldorba-Orbaibarko arte erromanikoaren
lagin dotorea dago: San Pedro Eliza, XII. mendekoa.
|
|
San Pedro Elizak Erdi Aroko xarma gordetzen du fin-fin. Aipatu
eliza, beraz, Erdi Aroko zorroztasun zistertarraren adierazgarri
da.
Elizak jatorrizko lurra du oraindik orain. San Pedroko harrizko
lurrean, XVI. Mendeko hilarriak ikus daitezke. Horietako batek
Santsomaingo Jauregiko armarria du.
Elizan, halaber, Erdi Aroko bataiarri handia dago, baita San
Pedro zaindariaren eta Ama Birjinaren irudiak ere. Ama birjinaren
irudia, esaterako, hori gotikoa da.
Sakristia XVI. mendearen bigarren partekoa da eta eskuak garbitzeko
konketa bitxia gordetzen du.

|

San Pedro Eliza
|
|

Leinu argiko familia baten oinetxea
|
Herrian, halaber, leinu argiko familia baten oinetxea
gailentzen da. Eraikin eder hori, XVI. mendearen lehen partekoa
da eta bere dorreak arku konopialez osatutako baoak ditu.
Herritik oso gertu, Benegorrira, Garinoainera eta Orisoainera
doazen bideak gurutzatzen dira. Puntu horretan Urkamendi
Gurutzea dago, pelegrinen lekuko; Donejakuerako bideak
Baldorba-Orbaibar zeharkatzean utzitako aztarna, hain zuzen.

|
Bitxikeriak
Pascual Madoz hiztegian, 1845-1850
urteen artean Madrilen argitaratu zenean, herriaren azalpena
ageri da. Hona hemen:
"Sansomain: (...) situado en llano al suroeste del valle
de Orba, con clima saludable. Tiene 9 casas, iglesia parroquial
de entrada, bajo la advoción de San Pedro, servida
por un vicario, y cementerio. (...) El terreno es arcilloso
y abundante en pastos, le cruza un arroyo que rinde su caudal
en el Cidacos. El correo se recibe de Barásoain. Produce
el mejor trigo del valle, cebada, avena, patatas, legumbres,
aceite y vino; cría ganado vacuno y lanar; caza de
perdices, liebres y conejos; pesca de anguilas y barbos. Población:
9 vecinos."

|

Urkamendi Gurutzea
|
|
|