| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Casa Enara Etxeak gure Lurrarekin
hartu du konpromisoa eta honakoekin aritzen da elkarlanean:
|
|
VALDORBA-ORBAIBAR, ibarra
Natura
Arte Erromaniko Landatarra
Donejakuerako bidea
Valdorba-Orbaibar haran landatarra da, lasaia eta arte- nahiz natura-ondare aberats zein berezia duena.
Donejakuerako bidearen hainbat bidek zeharkatzen zuten antzina.
Hori dela eta, baseliza erromanikoak, elizak eta gurutzeak aurkituko ditugu nonahi.
Ibarrak landa, mendi eta baso ederrak ditu.
Horiek guztiek paisaia leun eta atsegina sortzen digute.
Orbaibarren, halaber, habitat-, fauna- eta landare-aniztasun ikaragarria dago
.
|

Santsomaingo bazterra

Orbaibar Alaitz menditik
|
|
Natura
Orbaibar Erribera eta Pirinioen artean dago.
Horren ondorioz, askotariko habitatak eta paisaiak ditu, hala nola: zereal soroak, mahastiak, artadi eta hariztiak, pagadiz jantzitako mendiak, arroilak eta fauna nahiz landaretza aberatsa.
Orbaibarko 1.347 hektarea Batasunaren Intereseko Leku (BIL) moduan sailkaturik daude.
Aipatu eremuak interes natural handikoak direnez Babes Bereziko Zona bilakatuko dira laster.
Eremu horietatik azpimarragarrienak dira Oletako mendia eta Konde mendia Natur Erreserbak.
Argibide gehiagorako... Orbaibarko
natura
 |

Untzueko haitza

Behorrak Alaitz mendian
|

Iratxetako garaia
|
Arte Erromaniko Landatarra
Nafarroako arte erromanikoko laginik handiena Orbaibarren dago: elizek, baselizek, eta erdi aroko xarmari eusten dioten eraikinek ibarreko paisaia zipriztintzen dute.
Orbaibarko arte erromanikoaren ezaugarri nagusiak dira forma kontzeptuen gardentasuna, soiltasuna eta eraikinen neurri txikia.
Adibidez: Santsomaingo San Pedro eliza, Katalaingo baseliza, Orisoaingo eliza,... eta Europan bakarrak diren beste bi altxor: Etxanoko San Pedro eliza eta Iratxetako garaia.
Argibide gehiagorako...
Orbaibarko ondarea
Orbaibarko
historia

|
Donejakuerako bidea, bigarren mailako bideak
Pelegrinek Orbaibarko bide erromanikoak baliatu zituzten Donejakuera joateko.
Andrés Ortega Alonsoren "Valdorba Románica" (Orbaibar erromanikoa) liburuan irakur daitekeen moduan, bidea Jakatik zetorren, Oletatik pasa eta bitan banatzen zen:
-
bide bat Artariain, Eristain eta Lepuzaindik zetorren,
-
bestea, aldiz, Amatriain, Muruzar gainaren hegoaldea, Benegorri eta Santsomaindik.
Bi bideek Garinoainen egiten zuten bat. Biak bat, Artaxonarako bidea hartzen zuten.

|

Katalaingo baseliza
|
|
|